Skip to content

Ezagutu gaitzazu

Asistentzi Kalitaterako Euskal Batzordea (AVCA-AKEB) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta Asistentzi Kalitaterako Espainiako Elkarteko (SECA) kide talde baten ekimenez sortu zen, izan ere, haien iritziz, garrantzitsua zen Euskadin asistentziaren kalitatearen alde lan egiten zuen elkarte bat egotea. 2011n eratu zenetik, eta bere fundazioaren estatutuen arabera, AKEBek osasunaren kudeaketan interesa duten pertsonak biltzen ditu, eta asistentziaren kalitatea sustatzen lan egiten du, lankidetzarako asmo argiarekin.

Misioa, ikuspegia eta balioak

AKEBen misioa da osasun eta arlo soziosanitarioan asistentziaren kalitatearen etengabeko hobekuntza eta berrikuntza sustatzea eta bultzatzea.

Misioa

Osasunaren arloan kalitatearen eta berrikuntzaren kultura sustatzea eta bultzatzea

Ikuspegia

Erreferentziazko foroa izatea osasun arloko profesionalen artean kalitatearen eta berrikuntzaren inguruko ezagutza trukatzeko

Balioak

Lankidetza eta talde lana
Konpromisoa gizartearekin
Zorroztasun zientifikoa
Kudeaketa etikoa
Gardentasuna
Abangoardismoa Gizatasuna

Ildo estrategikoak ​

  • Kalitatea bultzatzea (asistentzian eta kudeaketan), osasun profesionalen artean balio iraunkor gisa.
  • Pazientearen segurtasunaren kultura sustatzea, kalitatearen eremu gisa arreta sanitario eta soziosanitarioaren barruan.
  • Berrikuntzaren alde egitea dimentsio guztietan (antolamendua, prozesuak, teknologia…).
  • Antzeko helburuak dituzten kolektibo eta erakundeekin (arlo akademikoa, ikerketa institutuak, pazienteen elkarteak…) lankidetza aliantzak ezartzea.
  • Balioa gehitzen duen osasun arreta ematen laguntzea (emaitza klinikoak, pazienteen eta profesionalen esperientzia, humanizazioa).
  • Ezagutza transferitzeko foroak sustatzea, bazkideen eta beste gizarte eragile batzuen beharrei eta itxaropenei erantzuteko.
  • AKEBen jasangarritasun ekonomikoa lortzea.